Topaketaren artea: egurra, burdina eta sua

Jose Pablo Arriaga artistaren hitzaldia eta erakustaldi zuzena Maiatzaren 17 larunbatean, Museoen Nazioarteko Eguna (MNE) ospatzeko, Jose Pablo Arriaga eskultorearen bisita izango dugu. Bere lanaz hitz egingo digu, eta bereziki, 2024an El Pobalen inauguratu genuen “Haize-orratzak Bizkaian” aldi baterako erakusketarako sortu duen piezaz. Tradizioa eta abangoardia lotzen dituen proposamen artistikoa, burdinaz forjatutako haize-orratz historikoak […]
Haize-orratzez haize-orratz. Artearen Historian zeharreko bidaia, haizeak bultzatuta.

Gure “Haize-orratzak Bizkaian” erakusketari amaiera emateko, Jesus Muñiz arte-historialariak hitzaldi bat emango du El Pobaleko Burdinolan. Bertan, haize-orratzez haize-orratz bidaia original bat proposatuko digu, arte unibertsalaren hainbat garai eta monumentu zeharkatzeko. Hitzaldiaren ondoren, Jose Pablo Arriagaren instalazio artistiko honetara egindako azken bisita gidatuaz gozatuko dugu, Euskal Museoko haize-orratzen bilduma batetik abiatuta, Burdinolako lan-espazioak estetika borobil […]
Gerra pribatuak, armak eta heriotzak Behe Erdi Aroko Euskal Herrian

XV. mendean, familia nobleen arteko borroka bortitzek astindu zituzten euskal lurraldeak: Bando-borroka izenez ezaguna. Solasaldi honetan, Ekaitz Etxeberria eta Jon Andoni Fernández de Larrea historialariek enfrentamendu haien alderik gordinena eta errealena erakutsiko digute: nola borrokatzen zen, zein arma erabiltzen ziren eta nolako zauriak zituzten borrokalariek. Ikuspegi zuzena eta gizatiarra gatazka historiko haren basakeria hobeto ulertzeko. […]
Bide Berdetik paseatzea eta Bizkaia Zubiko pasabidera bisita.

ENKARTERRIALDE-PORTUGALETE-GETXO BIDE BERDETIK PASEATZEA, EL POBALEKO BURDINOLARA BISITA ETA BIZKAIA ZUBIKO PASABIDERA BISITA Senti ezazu Bizkaiko meatzearen historia Burdin Mendien bide berdeetan zehar paseatzen duzun bitartean. Bide horiek lehen trenbideak ziren eta bertatik mea garraiatzen zen, gaur egun, aldiz, ibiltzen edo bizikletan egiteko ibilbide bihurtu dira. Zuretzat egindako bisita gidatu baten bidez ikusi nola […]
Benakeroen jardueratik kiskaltzeko labeetara.

Lau kilometro inguruko ibilbideak Tocotarroko gainak zeharkatuko ditu, Pobeña eta Covaron artean, meatzaritzako istorioez beteriko bideetan barrena. Pobeñan hasiko dugu ibilbidea, benakeroen iragana azalduko dugu, eta, katetxodun bagoneten trazaduratik, Campomarreko kargalekuaren hondakinetara iritsiko gara. Orconerako Iron Ore garbitegia bisitatuko dugu, non Trianotik zetozen lurrak garbitzen ziren, Cabilara igoko gara, eta Cobarongo kiskaltzeko labeetara iritsiko. Meatzaritza, […]
Lanbide gonbidatua: Scriptorium

Ba al zenekien eskuizkribuak urrez, zilarrez edo eztainuz “argitzen” zirela? Eta eszenei kolorea ematen zieten pigmentuak landare, molusku eta baita artsenikotik ere lortzen zirela? Erdi Aroko eskuizkribuei buruz gehiago jakin nahi baduzu eta kaligrafiaren eta ilustrazioen artearen zuzeneko erakustaldi batean parte hartu nahi baduzu, hurbil zaitez El Pobalera. Egun honetan Ana Prestamero arte aditua, Marisa […]
2024 Ibiltaritzak

2024 ITINERANCIAS-IBILTARITZAK (Bizkaia 3. modulua -aurrez aurrekoa-) Parte hartzeko metodologia eta dinamikak hirikoak ez diren eremuetako proiektu kulturaletarako. Zer da Itinerancias-Ibiltzaritzak? Itinerarancias-Ibiltaritzak prestakuntza eta ezagutza sortzeko gunea da. Formatu hibridoa du: aurrez aurrekoa eta online. Hala, prestakuntza-proposamena da, kultur ondarearen arloan lan egiten dutenentzat edo jardunbide kulturalekin eta landa-ingurunearekin loturiko ezagutzak eskuratu nahi […]
Peru Abarka klasikoaren bertsio librea

Antzezpena, Hortzmugak El Pobalerako sortu duena Juan Antonio Mogelek 1802an idatzi zuen euskal literaturarean obra gailenaren bestelako bertsioa proposatuko da. Paregabea da Mogelen lana, hainbat alderdirengatik: elkarrizketa, egitura narratibo gisa; protagonisten umorea; pertsonaiek munduaz dituzten bestelako ikuspegiak; hiztegi joria, edo abestiak, elezaharrak eta atsotitzak gatzdun eran erabiltzea. Halaber, eleberriak olagizonen ogibideari eta burdina lantzeko epikari […]
Historiaurrean eman ditugun lehen urratsetatik

Familientzako mendi ibilbidea Alberto Bargosekin Muskizen zehar egingo den mendi ibilaldiak bere Historiaurrera hurbilduko gaitu duela milaka urte gure arbasoak bizi izan ziren tokiak ikusiz. Ibilaldian zehar nola lortzen zituzten elikagaiak, nolakoak izango ziren etxeak edo eguneroko bizitzarako erabiltzen zituzten tresnak ezagutuko ditugu. Pico Ramoseko kobazulo txikia bisitatuko dugu, non hainbat gorpu eta material aurkitu […]
De la memoria de los antepasados e de las oídas e vistas mías

De la memoria de los antepasados e de las oídas e vistas mías (Bienandanzas e Fortunas, Lope García de Salazar) Antzerki-formako bisitaldia, Muñatones jauregi eta gazteluaren artean, Alabazan antzerki-taldearen eskutik. Lope García de Salazar San Martin dorrean giltzapetu izanaren testuinguru lazgarrian sortu zuen ahaide nagusi horrek Bizkaiko lehenengo kronika idatzia, 1471tik 1476ra bitartean. Egundoko lan […]