“¡Por Putxeta arriba van …!”

Ibilaldi iruzkindun bat proposatuko dugu, historiaz beteriko ibilbilde benakeroa, hots, burdin zaina garraiatzekoa, ezagutzeko. Salazartarrak jabetu ziren bide hartaz, handik igarotzeko eskubidea berenganatzeko asmoz. Baina Somorrostroko herritarrak herri-basoen alde agertu ziren eta, ondorioz, berrehun urte inguruko auzia sortu zen.Ibilaldia Muskizko Renfe geltokian hasiko dugu, Muñatones Gaztelutik eta Salazartarren garai bateko San Martin portu benakerotik gertu. […]

Burdinaren aztarnak Barbadun ibaiaren goiko ibilguan.

2017an Barbadun arroa Monumentu Multzo izendatu zenean, burdinak forjatutako ibai-paisaiaren berezitasuna eta ondare kulturalaren aberastasun izugarria aitortzen ari ziren. Ibaiaren goiko ibilgutik ibiltzea proposatzen dizuegu, eta bi multzo bikain, ia ezezagunak, esploratzea: Artzentaleseko Santelices burdinola eta Sopuertako Olabarrieta fanderia, burdinoletako burdina mozteko eta ijezteko fabrika. Ilustrazioaren garaiko ekimen propioa izan zen, gaur egun Barbadungo paisaian […]

Lanbide gonbidatua: Scriptorium

Ba al zenekien eskuizkribuak urrez, zilarrez edo eztainuz “argitzen” zirela? Eta eszenei kolorea ematen zieten pigmentuak landare, molusku eta baita artsenikotik ere lortzen zirela? Erdi Aroko eskuizkribuei buruz gehiago jakin nahi baduzu eta kaligrafiaren eta ilustrazioen artearen zuzeneko erakustaldi batean parte hartu nahi baduzu, hurbil zaitez El Pobalera. Egun honetan Ana Prestamero arte aditua, Marisa […]

2024 Ibiltaritzak

2024 ITINERANCIAS-IBILTARITZAK (Bizkaia 3. modulua -aurrez aurrekoa-)   Parte hartzeko metodologia eta dinamikak hirikoak ez diren eremuetako proiektu kulturaletarako.   Zer da Itinerancias-Ibiltzaritzak? Itinerarancias-Ibiltaritzak prestakuntza eta ezagutza sortzeko gunea da. Formatu hibridoa du: aurrez aurrekoa eta online. Hala, prestakuntza-proposamena da, kultur ondarearen arloan lan egiten dutenentzat edo jardunbide kulturalekin eta landa-ingurunearekin loturiko ezagutzak eskuratu nahi […]

Peru Abarka klasikoaren bertsio librea

Antzezpena, Hortzmugak El Pobalerako sortu duena Juan Antonio Mogelek 1802an idatzi zuen euskal literaturarean obra gailenaren bestelako bertsioa proposatuko da. Paregabea da Mogelen lana, hainbat alderdirengatik: elkarrizketa, egitura narratibo gisa; protagonisten umorea; pertsonaiek munduaz dituzten bestelako ikuspegiak; hiztegi joria, edo abestiak, elezaharrak eta atsotitzak gatzdun eran erabiltzea. Halaber, eleberriak olagizonen ogibideari eta burdina lantzeko epikari […]

Historiaurrean eman ditugun lehen urratsetatik

Familientzako mendi ibilbidea Alberto Bargosekin Muskizen zehar egingo den mendi ibilaldiak bere Historiaurrera hurbilduko gaitu duela milaka urte gure arbasoak bizi izan ziren tokiak ikusiz. Ibilaldian zehar nola lortzen zituzten elikagaiak, nolakoak izango ziren etxeak edo eguneroko bizitzarako erabiltzen zituzten tresnak ezagutuko ditugu. Pico Ramoseko kobazulo txikia bisitatuko dugu, non hainbat gorpu eta material aurkitu […]

De la memoria de los antepasados e de las oídas e vistas mías

De la memoria de los antepasados e de las oídas e vistas mías (Bienandanzas e Fortunas, Lope García de Salazar) Antzerki-formako bisitaldia, Muñatones jauregi eta gazteluaren artean, Alabazan antzerki-taldearen eskutik. Lope García de Salazar San Martin dorrean giltzapetu izanaren testuinguru lazgarrian sortu zuen ahaide nagusi horrek Bizkaiko lehenengo kronika idatzia, 1471tik 1476ra bitartean. Egundoko lan […]