Erreka haizea Bertso-saio literarioa

Sonia Gonzalez idazlearen aginduetara arituko dira Ane Labaka eta Aissa Intxausti bertsolariak. Idazleek pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkie bertsolariei. Hiru autoreren arteko elkarlana izango da: hiru ahots elkarlanean. Edozein girotara egokituko da saioa, lekuan lekura eta edozein erregistro lantzeko ahalbidea emango du: umorea, poesia, narrazioa, akzioa, dialektika… Bertso saio baten ohiko […]
Urdin eta berde artean 700. mendeurrenaren erakusketa

Lekeitio 700 Mendeurrena Itsasertzean, urdin eta berde artean sortu zen Lekeitio orain dela milioika urte baina lekeitiarrok, apalak, herribildu bihurtu gineneko 700ak baino ez ditugu ospatuko. Maria Diaz de Haro Bizkaiko Jaurerriko andereak eman zigun herri-kartaren urteguna aitzaki, Lekeition izandako gertaera esanguratsuenak dakarkizuegu, denak ezin. Elizapea, HANDIA handien artean, txiki geratu zaigu dena kontatzeko. […]
Horma zatiek kontatzen digutena

Hitzaldia, Belén Bengoetxearen eskutik * Horma zatiek kontatzen digutena. Lekeitioko ibilbide historikoa harresien irakurketa arkelogikoaren bitartez. Hitzaldian, azken bi urteetan hiru fasetan egin dugun azterlana zertan datzan eta zer emaitza lortu ditugun azalduko dugu. Esku artean izan dugun ikerketa Lekeition begien bistan ditugun harresi zatien irakurketa arkeologikoa izan da. Lanaren bitartez, kronologian, erabilitako materialetan, eraikuntza-prozesuetan […]
Lekeitioko Udal Artxiboa. Herriko dokumentu-ondarea.

Bisita gidatua, Maite Garamendiren eskutik* Lekeitioko Udal Artxiboko instalazioak bisitatuko dira. Artxibo bat zer den azalduko da eta, baita, Lekeitioko Udal Artxiboa zelan dagoen osatuta eta antolatuta ere. Hiribilduaren sorreratik sortzen den dokumentazioa zergatik gordetzen den azalduko da eta etorkizunerako behar den bezala gorde eta zaintzeak duen garrantzia. Mota ezberdinetako dokumentu historikoak eta gaur […]
Lekeitioren sorlegea, herritik hirira

Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik. Lekeitio hiriak bere nortasun juridikoa hartu zuen Uri-gutunaren bidez. Izan ere, horren bitartez, Bizkaiko Andrea zen Maria Diaz de Harok eman zion historian sartzeko aukera. Aurrerantzean, Lekitioko izaera juridikoa testu horrek moldatu zuen. Baina juridikotasunaren gainetik eta azpitik, zernolako Lekeitio zen hura? Nortzuk lekeitiarrak? Zernolako eskubide eta zamak jarri zizkien lekeitiarrei […]
Sare komertzial berriak, Lekeitioko fundazioa … eta horren ondorioak …

Irudia: Santa Maria Katedrala Fundazioak utzitako argazkia @FotoQuintana 1325ean Bizkaiko andreak Lekeitioko hiribildua fundatu zuen. Baina herria lehen ere bazegoen. Portu txiki bat zen, sortaldetik mendebaldera zihoazen bide zaharrak – Donejakue Bidea – hegoaldetik iparraldera zihoazen beste batzuk ordeztu zituztenean: Gaztelako Mesetatik Flandriako kostaldera zihoazenak. Lekeitio bide erdian zegoen eta aukera aprobetxatzen jakin zuen. […]
Buenaventura Zapirain lekeitiarren musikaren ibilbidean.

Jardunaldi honek, besteak beste, Chanton Piperri euskal operaren egilea den Buenaventura Zapirain konpositore lekei=arra balioetsi eta testu inguruan kokatu nahi du. Hitzaldi eta mahai-inguru baten bidez egilearen lanaren eta Lekeitioko bizitza musikalaren arteko loturak ezagutuko dira.
Lekeitioko errekak: emakumeen lantoki eta bilgune

Lekeition izan ziren erreken (garbitegiak) memoria berreskuratu nahi izan dugu erakusketa honekin. XIX. mendetik aurrera errekak eraiki ziren udalerri ia guztietan arropak eta bestelako ehun eta oihalak garbitzeko. Lan gogor hau emakumeek egiten zuten, hasieran ibai ertzetan, geroago eraikitako erreketan, herritarren osasuna eta bizi kalitatea mantentzeko ezinbestekoa izan zena. Lantoki horiek, emakumeen sozializaziorako espazio ere […]
Lekeitioko euskara: beren interesa alderdi linguistikotik

Euskararen aldakortasuna hizkuntza biziaren seinale da, eta Lekeitioko aldaerak baditu hainbat ezaugarri aldakortasun horren adibide direnak, batzuk euskararen beste hizkera batzuekin partekatuak, beste batzuk, ostera, euskara ez diren beste hizkuntzetan topatzen ditugunak. Hizkuntzalari baten betaurrekoak jantzita, baina hizkuntzako kontuez jakinmina daukan edonori zuzenduta, Lekeitioko euskerak erakusten dituen erabilera batzuk izango ditugu mintzagai (azentua eta intonazioa, […]