EAEko arkitekturaren emakume aitzindariak: haien ondarea Bizkaiko lurraldean

Egilea: Veronica Benedet. Doctore arkitekta eta ikertzailea Joan den mendeko 60ko hamarkadaren amaieratik 70eko hamarkadara, lau emakumezko arkitektok ibilbide profesionala hasi zuten Bilbon, eta bide egin zuten gizonak nagusi ziren inguru batean. Azterketa honetan, arkitekto horiek prestakuntzarako izan zuten sarbidea, EAEn lanean hasi zirenekoa eta Bizkaiko paisaia arkitektonikoan ondare gisa utzi zituzten obrak aztertzen dira. […]
Ondarearen erabilera berriak: La Encartada Fabrika-Museoa

Egilea: María José Torrecilla Gorbea. La Encartada Fabrika-Museoko teknikari kontserbatzailea. “XIX. mendeko fabrika – XXI. mendeko museoa” proiektuaren egilea. 80ko hamarkadaren amaieran, ezinezkoa zirudien antzinako La Encartada ehun-fabrika lehen mailako industria-museo bihurtu nahi izatea. Baina gertagaitza zena arrakastaz lortu zen 2007ko urtarrilean, azkenean jendearentzat ireki zenean. Eta hori duela ia bi hamarkada izan zen. Balorazioa. […]
Arkitektura ikusezinak: Duela 1000 urteko etxeak.

Erdi Aroaren amaieran iritsi ziren euskal paisaietara. Hori baino lehen, etxaldeak zeuden. Testu idatzien bidez horien berri izan dugun arren, apenas lortu dugu horien materialtasunari buruzko daturik, duela ez askora arte ez baita eraikuntza horien ebidentziarik antzeman.
Bizkaiko burdin lanketaren eta haren komunikazio sarearen jatorrien arkeologia.

Egilea: Javier Franco Pérez Arkeologiako doktorea eta Erdi Aroko Historiako lizentziaduna Gizakiari bere eboluzioan eta garapen sozial eta ekonomikoan lagundu dion metal nagusi bat badago, hori burdina izan da; batzuetan, eragile gisa agertu da, eta beste batzuetan, historian zehar gertatu diren aldaketen tresna bera gisa. Esaterako, Bizkaian, Industria Iraultzaren garaian, burdina izan zen eragile nagusia, […]
Bide neandertalak

Egilea: Joseba Ríos Garaizar Arkeologoa eta ikertzailea Neandertalak giza espezie bat dira, eta hori gurearekin estuki lotuta dago. Eurasian bizi izan ziren duela 250.000 urte ingurutik duela 40.000 urte ingurura arte. Gizarte neandertalen garapen-aldiari Erdi Paleolitoa esaten zaio, eta haien kultura izendatzeko, Moustier aldia izen generikoa erabili ohi da. Paleolitoko gizarte guztiak bezala, neandertalak ehiztari-biltzaileak […]
Zubia bidean. Burtzeñako zubi esekiaren berrehungarren urteurrena (1824-2024)

Egilea: Joaquín Cárcamo Martínez Aparejadorea, ikertzailea eta dibulgatzailea “El puente es el lugar”, idatzi du Miguel Aguilók, eta beste ingeniari batek, Juan José Arenasek, zubiei “caminos en el aire” deitu zien. Zubia bidearen zati da, eta, duela bi mende, bermeotar arkitekto ilustratu batek lehen aldiz hegan eginarazi zuen katedun zubi eseki bat Kadagua ibaiaren gainetik, […]
Herri Bideak

Egilea: Guillermo Ruiz de Erentxun Elkoro Aditua bideetan Bizkaiko orografia malkartsuak, antzina landa-lurra nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jardueren bidez ustiatzeko okupatu izanak eta kolektibitatearen ikuskera errotuak sortu zuten bide-sare korapilatsua, zeinak pixkanaka, mendeetan zehar, lurralde exijente hura egituratu zuen, eta horrek abantzamendu- eta berdintasun-egarria zuen gizarte baten buru-argitasun guztia behar izan zuen. Bide-sare hori herri-bideek […]
Ibilbidea existitu ez zen bide baten barrena: Donejakue bidea Bizkaian

Egilea: Iñaki García Camino Historian doktorea eta arkeologoa Inork ez zuen gogoratzen bere udalerritik hainbeste erromes igarotzen zenik, ezta Markinako, Gernikako, Bilboko edo Muskizko adindunek ere; izan ere, arbasoei entzun ere ez zieten egin lurralde horietatik Konpostelaraino zihoan erromesbide bat iragaten zenik. Kontua ez da haien oroitzapenak denboraren lanbroetan desegin zirenik, baizik eta bide hura […]
Lotura artistikoak Bizkaia eta Europa Atlantikoaren artean Behe Erdi Aroan zehar (II): hilobi-lauda flandiarrak.

Egilea: Jesús Muñiz Petralanda EHUko Artearen Historia Saileko doktoregaia eta Ondare Historiko eta Artistikoaren kudeatzailea. Bigarren emanaldi honetan, Behe Erdi Aroko artearen tipologia bitxi bati erreparatuko diogu. Garai hartako Bizkaiko sustatzaile nabarmenetako batzuen irudi idealizatua erakusten digu, Flasdesko hileta-laudetan txertatua, norberaren eta besteren gozamenerako. Laudak letoizko xaflak dira, komitente zenduen irudia grabatuta dutenak. Bizkaiko […]
Lotura artistikoak Bizkaia eta Europa Atlantikoaren artean Behe Erdi Aroan zehar (I): testuinguru historikoa.

Egilea: Jesús Muñiz Petralanda. EHUko Artearen Historia Saileko doktoregaia eta Ondare Historiko eta Artistikoaren kudeatzailea Bizkaia garai bakoitzeko korronte nagusietatik erabat isolatuta inoiz egon ez bazen ere, arte-estiloak (arte paleolitikoa salbu), oro har, oso era belaxkan eta berankorrean ezarri ziren gure lurraldean bere historiaren lehenengo etapetan. Hala ere, Erdi Aroa amaierara hurbildu […]
Bizipen txatalak

Egilea: Edurne Etxebarria Legina Filologoa Testu hau ez dagokio ikerketa zientifiko bati; trenaren inguruan egindako hausnarketa baino ez da. Gure inguruan, trenaren bitartez, trenari esker ibili izan gara hara eta hona. Idazki honetan, azaldu nahi ditut etxekoen eta herrikoen bizitzako une batzuk, betiere trenari lotuta. Lurra esaten diogun planetan dagoenetik, gizakiak bizi irauteko ahaleginak […]
Humboldt Euskal Herrian

Egilea: Felícitas Lorenzo Villamor (Historialaria) “Herri bat, mendi artean ezkutatuta, mendebaldeko Pirinioen bi aldeetan bizi da, eta mendez mende, bai bere jatorrizko hizkuntza, bai, hein handi batean, bere antzinako eraentza eta ohiturak gordetzen jakin izan du, eta, idazle moderno baten zorioneko adierazpen baten aburuz, euskaldunen edo biscayno-en herri horrek alde batera utzi ditu behatzailearen […]