OEJ2023

2022 edizioa

Ondare iraunkorra

2022 edizioa
Ondare iraunkorra

Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa babestu eta zaintzeko egungo testuinguruan, aurre egin beharreko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkak gorabehera.

2030 Agendak honela definitu du garapen jasangarria: geroko belaunaldiek beren premiak betetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe oraingo premiak betetzeko gai den garapena. Nola zaindu kultur ondarea datozen belaunaldientzat?

Baina, zer da garapen jasangarrria delakoa? Entzun al duzu 2030 Agendaz eta Garapen Jasangarrirako Helburuez hitz egiten?

2030 Agenda 193 herrialderen mundu-mailako konpromisoa da. 2015ean hartu zen konpromiso hori, partaidetza-prozesu gogotsu baten ondoren; izan ere, hainbat gobernu-mailatako ahotsak batu ziren, munduko udalerri txikienetakoak, gizarte zibileko erakundeetakoak, sektore pribatukoak eta akademiakoak ere.

Garapen Jasangarrirako Helburuak plan nagusia dira guztiontzako etorkizun jasangarria lortzeko. Helburuok elkarrekin lotuta daude, eta egunero aurre egin behar izaten diegun mundu-mailako erronkak txertatu dituzte, hala nola pobrezia, desberdinkeria, klima, ingurumenaren degradazioa, oparotasuna, bakea eta zuzentza. Inor atzean utz ez dezagun, garrantzizkoa da 2030. urterako helburu horiek guztiak betetzea.

Ondarea Bizkaia

1. GJH: Pobrezia desagerraraztea
2. GJH: Goserik ez
3. GJH: Osasuna eta ongizatea
4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
5. GJH: Genero berdintasuna
6. GJH: Ur garbia eta saneamendua
7. GJH: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10. GJH: Desberdintasunak murriztea
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak
12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza
14. GJH: Itsaspeko bizitza
15. GJH: Lehorreko ekosistemetako bizitza
16. GJH: Bakea, justizia eta instituzio sendoak
17. GJH: Helburuak lortzeko aliantzak

Garapen jasangarria lortzeko, funtsezkoa da oinarrizko elementu hauek bateratzea: gizarte-inklusioa, ingurumena babestea eta hazkunde ekonomikoa. Hiru elementu horiek elkarrekin lotuta daude eta oinarrizkoak dira pertsonen eta gizarteen ongizatea lortzeko.

Garapenaren hiru dimentsio horiei dimentsio kulturala gehituko diogu. GJHak unibertsalak badira ere, helburu horiek testuinguruan jarri behar dira lurralde bakoitzean.

Gustoko duzu? Partekatu
ONdarea Bizkaia OEJ-JEP 2022

Ikusi edizio gehiago

2021
Ondare irisgarri eta inklusiboa
Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena.
2020
Ondarea eta Hezkuntza
Askotariko loturak dituen binomio bat. Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du.
2019
Ondarea plazara!
Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifik...
2018
Ondarea, emakumeen emaria
Ba al dago aukerarik gure ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko? Agente kulturalei egiten diegun galdera da, baina baita gizarteari ere.
2017
Pasaia bizia
Paisaia: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita.
2016
Etxetik kanpo
Etxetik kanpo: migrazioak eta kultura-ondarea. Gizakiaren grinetako bat izan da beti etxea edo sorlekua atzean uztea...

Gurekin kontaktuan jarri

Zalantzarik izatekotan gure taldearekin kontaktuan jarri kanak hauen bitartez:

944 066 340 telefono zenbakira, pozez erantzungo dizugu.

Idatzi
[email protected]