Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarrek parte hartzeko irekita dauden egunak dira. Urtero antolatzen dira, 1991z geroztik, Europako Kontseiluaren ekimenez Europar Batasunarekin elkarlanean. Udazkenean egiten dira Europa osoan, herritarrak eta ondarea lotzeko, funtsean.Ondarea zabaltzeko ekintza honetan parte hartzen duten estatu kideak 50 baino gehiago dira.
2021
Ondare irisgarri eta inklusivoa
Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena.