2013 edizioa

Atzokoa biharko

2013 edizioa
Atzokoa biharko

Eraldatutako ondarea

Azken hamarkadetan Bizkaiko ondarean esku-hartze ugari egin dira. Era askotakoak izan dira: indusketa arkeologikoak, eraikinak birgaitzea, erretaulak zaharberritzea… Horiez gain, ondare ez-materiala berreskuratzeko ahalegina egin da ere: ohiturak, dantzak, hiztegia… Lan guzti horiek era askotako sustatzaileak izan dituzte. Egia da erakundeek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila buru izanik eta Udaletxeek jarraituta, protagonismo handiena izan dutela. Baina beste entitate askok ere, Bilboko Elizbarrutiak, parrokiek edo baselizetako kofradiek, esate baterako, lan hauetan parte hartu dute, baita askotariko elkarte edo talde kulturalek ere, zeinak monumentuak jagon dituzten eta, agian, tradizioak modu pragmatikoan eraisten diren garaian are garrantzitsuagoa dena, ohiturak eta erabilerak kontserbatu dituzten.

Bestalde, ezin ditugu ahaztu indusketa arkeologiko edo eraikinen baten berreraikitze lanak babestu duten partikularrak. Esku-hartze hauen oinarrizko helburua gure ondarea iraunaraztea izan da. Batzuetan, eraikin askorekin gertatu den bezala, erabilera berria emanez. Besteetan, tenplu eta bertako erretaulekin bezala, jatorrizko irudia berreskuratuz eta ahal izan den neurrian berriro hondatzea ekidinez. Inoiz, materiagabea den ondarearen kasuan batez ere (dantzak, ohiturak, hizkuntza…), mota honetako ekimenak egon ezean betirako desagertuko ziren elementuak ezagutzera emanez.

Azkenik, indusketa arkeologikoen kasuan, gure memoria historikoa berreskuratzeko laguntza emanez –azken finean, memoria hori gure ondarean zati bat da eta–. Herritarrei, ordea, esku-hartze horien prozesuen nondik norakoak guztiz ezezagunak zaizkie. Hori dela eta, urte honetako Ondarearen Europako Jardunaldien helburua lan hauen “barrenak” erakustea da, hots, zergatik diren beharrezkoak azaltzea, zelan egiten diren (alderdi administratibo eta fisikoa) ezagutaraztea, emaitza materialak, kulturalak eta sozialak zeintzuk diren zabaltzea… Azken finean, gure herentzia, gure memoria, gure nortasuna nola berreskuratzen ari garen jakinaraztea. Ondarea izaki bizidun bat bezalakoa da: ez badugu zaintzen, galtzeko arriskuan dago. Hortaz, gure iraganaz oso ondo arduratu behar gara gure etorkizunari oinordetzan utzi ahal izateko

Gustoko duzu? Partekatu

Ikusi edizio gehiago

2022
Ondare iraunkorra
Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa.
2021
Ondare irisgarri eta inklusiboa
Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena.
2020
Ondarea eta Hezkuntza
Askotariko loturak dituen binomio bat. Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du.
2019
Ondarea plazara!
Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifik...
2018
Ondarea, emakumeen emaria
Ba al dago aukerarik gure ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko? Agente kulturalei egiten diegun galdera da, baina baita gizarteari ere.
2017
Pasaia bizia
Paisaia: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita.
2016
Etxetik kanpo
Etxetik kanpo: migrazioak eta kultura-ondarea. Gizakiaren grinetako bat izan da beti etxea edo sorlekua atzean uztea...
2015
Burdina
Burdinak lotura hautsezina du Bizkaiko historiarekin, eta lur honetako gizon-emakumeak izan garen, orain garen eta izango garen horrekin. Gure aberastasunaren eta garapenaren subjektua eta objektua izan da, eta, denboraren poderioz, kultura-ondare material eta immaterial aberats bilakatu da, “burdinaren kultura” deitu izan denaren adierazgarri.
2014
Etxez etxe
Urtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiek gai bat izango dute hizpide. Izan ere, gai hori ardatz nagusi harturik antolatuko dira udalerriek, museoek, elkarteek, enpresek edo partikularrek eskainiko dituzten 150 jarduera inguru. Eta aurtengo gaia etxea izango da. Gure etxeak oso sakon ezagutuko ditugu.