2019 edizioa

Ondarea plazara!

2019 edizioa
Ondarea plazara!

Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifikazioa sortu, gure esperientziari zentzua eman eta gure inplikazioa eta parte-hartzea eragiten dituzten lanak. Eta, gainera, agertokira azaltzen dira; gune komunak izaten dituzte, eta parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Gure arbasoek sortu zituzten; hurrengo belaunaldiei transmititzeko bokazioa dute, eta, ondorioz, jarraitutasun-sentimendu bat sorrarazten dute. Sormenaren adierazpenak dira, eta jakintzen trukea, esperientzia kolektiboa eta, azken batean, komunitateen arteko soziabilitatea indartzen dituzte.

2019. urtean, Ondarearen Europako Jardunaldiek protagonismoa eman nahi diete arte komunitarioei, egunerokotasunetik ihes egiteko eta gure kulturaren zati baten jabe egiteko aukera ematen baitigute. Hori dela eta, aurten inoiz baino gehiago, herritarrak gonbidatu nahi ditugu kanpaina honetan parte hartzera. Gonbidatu nahi ditugu ludikoa eta errituala, espontaneoa eta zeremoniosoa bateratzen dituzten adierazpen horiek ezagutzera eta partekatzera; izan ere, parte-hartzera irekita daude beti. Adierazpenok objektuetan eta lekuetan gauzatzen den ondare kulturalaren alderdi material eta immaterialak dira, eta teknika eta ezagutza batzuk sortzen dituzte, guk hobetzen jakin eta gure ondorengoei helarazi behar dizkiegunak.

Plazek, antzokiek, pilotalekuek, kale eta karrejuek, musika-kioskoek, elizetako portikoek, musikak, dantzak, jokoek, kirolek eta erromeriek emango digute aukera aurten ere Bizkaiko ondarea ezagutzeko. Baina, era berean —hona hemen aurtengo berritasuna— aukera emango digute protagonista izateko, adierazpen horietan parte hartuz eta, batzuetan ere, halako adierazpenak sortzen lagunduz. Ba ote da gure kultura-ondarea zaintzeko modu hoberik?

Gustoko duzu? Partekatu

Ikusi edizio gehiago

2022
Ondare iraunkorra
Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa.
2021
Ondare irisgarri eta inklusiboa
Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena.
2020
Ondarea eta Hezkuntza
Askotariko loturak dituen binomio bat. Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du.
2018
Ondarea, emakumeen emaria
Ba al dago aukerarik gure ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko? Agente kulturalei egiten diegun galdera da, baina baita gizarteari ere.
2017
Pasaia bizia
Paisaia: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita.
2016
Etxetik kanpo
Etxetik kanpo: migrazioak eta kultura-ondarea. Gizakiaren grinetako bat izan da beti etxea edo sorlekua atzean uztea...