OEJ2022
2016 edizioa

Etxetik kanpo

2016 edizioa
Etxetik kanpo

Etxetik kanpo: migrazioak eta kultura-ondarea

Gizakiaren grinetako bat izan da beti etxea edo sorlekua atzean uztea eta bazter berriak eta jende berria ezagutzera jotzea. Egoera txarrak behartuta edo abentura- eta ezagutza-nahiak bultzatuta, garai guztietako gizon-emakumeak sorterritik urrundu dira, migrazio-joerei jarraitu diete, kultura-truke aberasgarriak sortu dituzte, urruti kokatu dira, edo atzera itzuli dira, partekatzeko moduko berrikuntzez eta ideiez zamatuta.

Ildo horretan, Bizkaia harrera-lekua izateaz gain, abiaburua ere izan da aldi berean, ideiak, ereduak eta ezagutzak igortzeko abiagunea. Hemen sortu den ondare zabala, materiala eta immateriala, bera sortu eta bizirik iraunarazten duten erkidegoen eta pertsonen isla besterik ez da. Ondare hori sortzeko, objektuari, arkitekturari, arte plastikoei eta hirigintzari lotutako kultura-adierazpenak izan dira abiaburua, baita ukiezinagoak diren beste adierazpen batzuk ere, hala nola dantza, kirola, literatura, musika, hizkuntza… Forma desberdin horietan adierazten, aberasten eta transmititzen da oraindik ere Bizkaiko kultura-ondarea.

Historiaurreko herrien artean izan ziren kontaktuetatik artistek Bizkaiko mugetatik harantz gaur egun duten proiekzioraino, gure ondarea hainbat formatan gauzatu da: dolmenetan, komentu eta fundazioetan, maiorazkoetan, indianoen etxeetan, itzulitako kapitalekin sortutako industrietan, itsasoak urratu eta urrutiko lurretan eskuratutako objektuak ekarri dituzten ontzietan, atzean utzitako portuen nostalgia duten kantu eta soinuetan… Eta etxetik kanpo zeuden gizon-emakumeek sortu dute dena. Esanahi ugari eta askotarikoak biltzen dituen adierazpen soil bat: herritik kanpo, etxetik kanpo, familiatik urrun… Kulturaren ikuspegi poliedrikoei bide ematen dien adierazpidea, erdigunea objektutik subjektura eramanda, ondarea sortzen, hartaz gozatzen eta egunez egun bere egiten duten protagonistengana. Alderdi gizatiarrago bat, Bizkaiko udalerri, herri eta auzo guztietan dauden elkarteek sortu eta sortzen dituzten adierazpenetan ardaztuta. Ondare zabala eta alderdi askokoa, ikuspegi tradizionalak gainditu, gizarte berri konplexuago eta aberatsagoari erantzuna eman, eta mundu globalean nabarmendu behar den ondarea.

Bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, lanbideen erakustaldiak, azokak, gastronomia, film-proiekzioak, birsorkuntza historikoak, musika, dantza, kirola… gure kultura sortzeko, zabaltzeko eta hartaz gozatzeko dauden era desberdinak. 2016ko Ondareari buruzko Europako Jardunaldien programa eratuko dute denen artean, proposamen interesgarriak izango baititugu, gure lurralde historikotik abiatu eta bertara etorri diren giza mugikortasunaren, migrazioen leit motiv-aren inguruan. Giza mugikortasuna zubi bat da, erkidegoen arteko kultura- eta komunikazio-trukeetarako bide bat. Bizkaia honela azalduko zaigu begi aurrean: gure kultura eta ondarea igortzeko bide berriak urratu eta urratzen dituzten gizonen eta emakumeen ahaleginari esker aberastasuna lortu duen lur gisa.

Gustoko duzu? Partekatu
JEP-2016

Ikusi edizio gehiago

2022
Ondare iraunkorra
Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa.
2021
Ondare irisgarri eta inklusivoa
Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena.
2020
Ondarea eta Hezkuntza
Askotariko loturak dituen binomio bat. Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du.
2019
Ondarea plazara!
Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifik...
2018
Ondarea, emakumeen emaria
Ba al dago aukerarik gure ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko? Agente kulturalei egiten diegun galdera da, baina baita gizarteari ere.
2017
Pasaia bizia
Paisaia: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita.

Gurekin kontaktuan jarri

Zalantzarik izatekotan gure taldearekin kontaktuan jarri kanak hauen bitartez:

944 066 340 telefono zenbakira, pozez erantzungo dizugu.

Idatzi
[email protected]