Ondarearen Europako Jardunaldien edizio hau Bizkaiko hiribilduei eskaintzeak denboran zeharreko ondarearen eta hiri-jardueren zeharkako irakurketa ahalbidetzen du. Programatutako hainbat jardueraren bidez, gure kultura-ondarearen hainbat alderdi ezagutzera hurbildu eta gonbidatu nahi da publikoa.
Hiribilduek Bizkaiko historian izan duten kokapen berezi eta nabarmena hiri-bilakaeran eta ondarearen aberastasunean, aniztasunean eta bilakaeran islatzen da. Hiribilduen gaiak, halaber, ondare hori elementu berezien batuketa gisa ez ezik, multzo eta espazio gisa ere balioesteko aukera ematen du herritarren artean.
Ikuspegi integratzaile hori hiribilduetan zentratzen da, oso espazio azpimarragarriak direlako: populazioaren nukleo bateratzaile izan dira, garapen ekonomikoaren eta aldaketa sozialen eragile, eta gaur egunera arte ere nortasun juridiko desberdina izan dute.